XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azaroaren 5 eta 6an: pentsatzeko tenorea

Kultura, egunero nor bakoitzak bizi eta biziarazten du; urrats hurrienean hazten, eraikitzen, eta noiztenka antzaldatzen da.

Bizkitartean, beharrezkoa zaigu batzuetan pausaldi baten egitea, elgarrekin pentsatzeko zer nolako euskal kultura nahi dugun XXI. mendearen atarian.

Horretarako, besteak beste, presuna edo artista bakoitzaren ekimen nahiak, elkartean eta herrian, kondutan hartu behar ditugu, halaber kultura alorrean, biztanleen igurikatzeak.

Bainan ez bakarrik.

Hurbileko bezain kanpoko ingurumen sozio-ekonomiko eta politikoa kulturari arras lotua da.

Batak bertzea erakartzen du.

Gai horiek guziak aipatuak izanen dira Euskal kultur erakundeak antolatzen duen gogoetaldian.